NabarHerri azoka asteburuan Lekeition
Nafar Estatuak independentzia galdu zuenetik 500 urte igaro direla eta, data hori gogora ekartzeko asmoz, NabarHerri ekimena antolatu dute Lekeitioko Udalak eta Nafartarrak kultur elkarteak eskutik. Ekimena hiru egunetan luzatuko da, bariku arratsaldean hasi eta domekara arte. Asteburu osoan egongo diren ekitaldi sortaren bitartez, euskal kultura eta nafar identitatea gizarteratu nahi dituzte. «Iraganera bidaiatzea proposatzen da, oraina beste modu batean ulertzen laguntzeko», esan dute antolatzaileek. Hau da, memoria berreskuratzea garrantzitsua dela azpimarratzen dute. «Mitoetan eta kanpotik ezarritako historian, konkista horietan garaile izan direnek ezarritakoan, oinarritu izan garelako». Memoria berreskuratuta, errealitatea beste modu batera ulertuko litzatekeela diote eta helburu hori lortzera zuzenduta egongo dira asteburuko ekimenak. Horrela, herrialde ezberdinetako produktuen azoka eta Euskal Herriko kulturgune bihurtuko da Independentzia plaza hiru egunetan, eta historia hitzaldiak eta kultur ekitaldiak egongo dira programazio zabal baten barruan. Lekeitioko Bateleroak be bat egin dute ekimenagaz. Taldeak usadiozko ontziak berreskuratzen ditu, eta batelen erakusketa antolatzeagaz gainera, nabigazio ikuskizuna be eskainiko dute.