Hitzaldia antolatu du Lekitto Bixirikek barikurako
Herrian parte hartzea bultzatzeko asmoagaz auzolana eta herritarren parte hartze ereduak jorratuko dituen hitzaldi-tertulia antolatu du Lekitto Bixirikek barikurako. Parte hartze kultura sustatzeko lehen harria izango da hitzaldia eta plataformaren asm...
Herrian parte hartzea bultzatzeko asmoagaz auzolana eta herritarren parte hartze ereduak jorratuko dituen hitzaldi-tertulia antolatu du Lekitto Bixirikek barikurako. Parte hartze kultura sustatzeko lehen harria izango da hitzaldia eta plataformaren asmoa jendearen gogoa berpiztea da. Hitzaldia 20:00etan izango da kultur etxean, eta soziologian doktorea den Zesar Martinez irakasleak eta Huheziko irakaslea den Joseba Azkarraga soziologoak parte hartuko dute.