Irrien Lagunak Kluba abian da Euskal Herri osoan, ikuspegi hezitzaileagaz
Euskal Herriko haurrei eta horien hezkuntza prozesuan bidelagun diren norbanako eta kolektibo guztiei zuzendutako komunikazio proiektu sendo bat sortzeko asmoagaz aurkeztu zen herenegun Irrien Lagunak Kluba Ondarroan. «Herriz herri gabiltza proiektua ...
Euskal Herriko haurrei eta horien hezkuntza prozesuan bidelagun diren norbanako eta kolektibo guztiei zuzendutako komunikazio proiektu sendo bat sortzeko asmoagaz aurkeztu zen herenegun Irrien Lagunak Kluba Ondarroan. «Herriz herri gabiltza proiektua aurkezten», adierazi zuen Jose Mari Agirretxe Porrotxek.
Horretarako, herri ezberdinetako elkarte, talde edota norbanakoei klubeko partaide egiteko gonbitea egin diote protagonistek. «Irria aldizkariaren harpidetun egin daiteke edota webgunean izena eman (www.irrienlagunak.com)», adierazi du Nerea Gartzia Marikalanbrek.
Urteko harpidetzak 45 euro balio du, familiako. «Horrekin Irria aldizkariaren hamar ale jasotzen ditu harpidedunak bere etxean eta horretaz gain, gure produktuetan eta umeentzako liburuetan (Elkar argitaletxean) %10eko beherapena edukiko dute», gaineratu du Gartziak.
Eta apiriletik aurrera lan koaderno bat ere aterako dutela aurreratu zuten. «Aldizkaria lan tresna bat da eta hori erabiltzen ikasteko koadernoa aterako dugu».
Bide beretik, eskuak «zabal-zabalik» dituztela gaineratu zuten bai Marikalanbrek eta baita Porrotxek be. «Nahi duenak zuzenean gure deitu ahal digu (671 071 423 – Nerea) eta gu prest egongo gara joan behar den lekura joan eta gauzak azaldu edota gure laguntza emateko».