Mutrikuko Udalak ‘bookcrossing’ tailerra egingo du apirilaren 2an
Liburuak aurkezteko azken eguna martxoaren 28a bada ere, apirilaren 2an Mutrikuko Udal Liburutegiak liburuak elkarrekin trukatzeko proiektua (bookcrossing) egingo du herriko haur eta gazteen artean. Lehenik eta behin liburuen bilketa egingo du udalak. ...
Liburuak aurkezteko azken eguna martxoaren 28a bada ere, apirilaren 2an Mutrikuko Udal Liburutegiak liburuak elkarrekin trukatzeko proiektua (bookcrossing) egingo du herriko haur eta gazteen artean.
Lehenik eta behin liburuen bilketa egingo du udalak. Liburuak liburutegian batuko dira eta hilaren 28a izango da liburuak eramateko azken eguna. «Haur eta gazteentzako euskarazko liburuak batuko dira eta herritarrei libururik kutunenak liburutegira eramateko gonbitea egiten diegu», adierazi dute udaleko arduradunek.
Bookcrossing tailerra apirilaren 2an egingo da. «Liburuen askapena izango da orduan. Haurrek herrian zehar, nahi duten lekuan, askatuko dituzte liburuak».