Umeentzako koloniak egongo dira Aste Santuan Markina-Xemeinen
Aste Santuko koloniak antolatu dituzte aurten Markina-Xemeingo Udalak eta Atxondo Kiroldegiak. 3 urtetik 12 urtera arteko umeei zuzenduta daude eta apirilaren 2an, 3an, 4an, 10ean, 11n, 12an eta 13an burutuko dira. Aukera dago gainera, zazpi egunetan z...
Aste Santuko koloniak antolatu dituzte aurten Markina-Xemeingo Udalak eta Atxondo Kiroldegiak. 3 urtetik 12 urtera arteko umeei zuzenduta daude eta apirilaren 2an, 3an, 4an, 10ean, 11n, 12an eta 13an burutuko dira. Aukera dago gainera, zazpi egunetan zein egun solteetan joateko. Kolonietan, kirolak, jokoak eta tailerrak egingo dituzte umeek. Kolonietan parte hartu nahi duenak kiroldegian emon dezake izena martxoaren 25era arte.