Bertso afaria zapatuan, Etxebarriko gazte lokalean
Bertsozaleen bilgune bihurtuko da Etxebarriko gazte lokala zapatuan. Beñat Ugartetxea, Alaia Martin eta Iker Zubeldia bertsolariekin bertso afaria prestatu du Etxebarriko Gazte Asanbladak. 21:30ean hasiko da bertso saioa, baina aurretik, eta giroan s...
Bertsozaleen bilgune bihurtuko da Etxebarriko gazte lokala zapatuan. Beñat Ugartetxea, Alaia Martin eta Iker Zubeldia bertsolariekin bertso afaria prestatu du Etxebarriko Gazte Asanbladak. 21:30ean hasiko da bertso saioa, baina aurretik, eta giroan sartzeko,triki poteoa egingo dute herrian zehar. Bertso afarira joan nahi dutenek, oraindik tiketak erosteko aukera daukate. Txartelak Iru Bide, Olaia, Erlatx eta gazte lokalean erosi daitezke 10 eurotan.