ZerEsana Eguna ospatuko dute Lekeitioko gazteek zapatuan
Zapatuan ZerEsana Eguna ospatuko dute Lekeitioko gazteek. 12 urte daramatza ZerEsanak udaberrian egun hau antolatzen, Lekeitioko gazteen arteko komunikazioa bultzatu eta harremanak sendotzeko. Egun hau aitzakiatzat hartuta, mezu ezberdinak kaleratu dit...
Zapatuan ZerEsana Eguna ospatuko dute Lekeitioko gazteek. 12 urte daramatza ZerEsanak udaberrian egun hau antolatzen, Lekeitioko gazteen arteko komunikazioa bultzatu eta harremanak sendotzeko. Egun hau aitzakiatzat hartuta, mezu ezberdinak kaleratu dituzte urteetan plazan batutako gazteek. Aurtengo ZerEsana Eguna, baina, berezietan bereziena izango da. Izan be, orain dela hilabete batzuk Lekeitioko hainbat gaztek hasitako bideari bultzada emongo diote. Zapatuan, 12:00etan, esango dute gazteek zein den euren hitza, zein den euren aurrera begirako apustua.
Egitaraua
- Goizean goiz. Plazaren apainketa.
- 12:00etan. Gazteak plazara euren berbea emotera. Batzar Zabala egingo da Independentzia plazan.
- Ostean. Paellen prestaketa koadrilaka edo taldeka.
- 15:00etan. Bazkaria.
- Ondoren. Bideo emanaldia.
- Ilundu orduko. Poteo animatua.
- 01:00etan. Pantaloi eta kantzontzilo karreria Plazan.