Gartxot filma aurkeztuko dute kultur aretoan
Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetak GARTXOT filma eta liburua aurkeztuko dituzte gaur kultur aretoan. 19:30etan izango da aurkezpena eta 20:30etan emango dute filma. Herriari istorioak kantari kontatzen dizkion gizona da Gartxot; bardoa, alegia. Orrea...
Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetak GARTXOT filma eta liburua aurkeztuko dituzte gaur kultur aretoan. 19:30etan izango da aurkezpena eta 20:30etan emango dute filma.
Herriari istorioak kantari kontatzen dizkion gizona da Gartxot; bardoa, alegia. Orreagako abadeari ez zaio gustatzen Gartxoten jarduna, eta deserriratu egingo du, bide batez haren seme Mikelot bahituz, latinez kantatzen duen fraide bilakatzeko asmoz. Planak ez dira, baina, beti pentsatu bezala ateratzen.
Musika: Benito Lertxundi
Iraupena: 90 min.
www.gartxotfilma.com