Keu Agirretxeak ‘Behe presioaren erdigunean’ proiektua aurkeztuko du zapatuan Uhagon kulturgunean
Keu Agirretxea musikari ondarrutarrak Behe presioaren erdigunean lana aurkeztuko du zapatuan 20:00etan Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Proiektu horregaz Ondarrutarra bakarrik arituko da eskenatokian, gitarra eta efektoekin lagunduta. Azken urte...
Keu Agirretxea musikari ondarrutarrak Behe presioaren erdigunean lana aurkeztuko du zapatuan 20:00etan Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Proiektu horregaz Ondarrutarra bakarrik arituko da eskenatokian, gitarra eta efektoekin lagunduta. Azken urteetan konposatutako kantuak abestuko ditu inprobisazioari eta une instrumentalei uko egin gabe. Folk, pop, jazz, ambient…Sentimenduz beteriko kantuak osatzen dute bere errepertorioa, kanta xumeak baina egiazkoak. Intensitatez eta kolore desberdinez beteriko bidai elektro-akustikoa.
Ondarrutarraren ondoren, PETTI, Berako musikari handia Rafa Aceves pianoan lagun duela ariko da. Rock Blues-a eskainiko dute.