Aurtengo Berdel Aipamena, Mutrikuko Musika Bandarentzat
Ekitaldia joan den asteko barikuan egin zen, udaletxean. Pleno aretoa jendez gainezka zegoela, eta bandako kide asko eta asko bertan zeudela, Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak Karlos Eskudero Mutrikuko Musika Bandako zuzendariari eman zion Berdel Ai...
Ekitaldia joan den asteko barikuan egin zen, udaletxean. Pleno aretoa jendez gainezka zegoela, eta bandako kide asko eta asko bertan zeudela, Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak Karlos Eskudero Mutrikuko Musika Bandako zuzendariari eman zion Berdel Aipamena. Eskuderok Agustin Arrietan joan den urtean hildako bandako zuzendari ohia be gogoan eduki zuen.
Ekitaldia egin eta gero, bandako kide guztiek argazkia atera zuten, saria eskuetan zutela. Eta ondoren Bertan dendarien eta elkarteak prestatutako luntxa jan zuten bertaratutako denek.