Eguneko zentroaren gaineko batzarra egingo da etzi, eguaztena
Batzarra 19:00etan egingo da, Kofradia Zaharrean. Batzarraren helburua zentroak eskainiko dituen zerbitzu ezberdinen inguruan herritarrei informazioa ematea dela jakin eragin du udalak. Guztira zentroak 50 plaza eskainiko ditu. «25 egoiliarrentzat iza...
Batzarra 19:00etan egingo da, Kofradia Zaharrean. Batzarraren helburua zentroak eskainiko dituen zerbitzu ezberdinen inguruan herritarrei informazioa ematea dela jakin eragin du udalak. Guztira zentroak 50 plaza eskainiko ditu. «25 egoiliarrentzat izango dira eta horiek aldundiak kudeatuko ditu». Baina beste 25ak jasotzeko hasierako aurreikuspen bat egin nahi du udalak eta horregatik deitu du batzarra.
Zentroko eskaintza nori zuzenduta dagoen, izen-ematea nola egin beharko den eta kostu ekonomikoari buruz be berba egingo da batzarrean. Galderak egiteko aukera be egongo dela dio udalak.