Tolosako emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea egingo da bihar 20:00etan Lekeitioko Eskolapean
Tolosako emakumearen hilketa gaitzetsi eta salatzeko, elkarretaratzea deitu du biharko Lekeitioko Potxuak Martxan emakume taldeak. Elkarretaratzea Eskolapean egingo da 20:00etan. Emakume baten gorpua topatu zuen Ertzaintzak atzo Tolosan (Gipuzko...
Tolosako emakumearen hilketa gaitzetsi eta salatzeko, elkarretaratzea deitu du biharko Lekeitioko Potxuak Martxan emakume taldeak. Elkarretaratzea Eskolapean egingo da 20:00etan.
Emakume baten gorpua topatu zuen Ertzaintzak atzo Tolosan (Gipuzkoa), Larramendi auzoko etxe batean. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, emakumearen senar ohiak ohartarazi zuen Ertzaintza, etxera deituta erantzuten ez zuela ikusita. Ertzaintzaren agenteak etxebizitzara bertaratu ziren, eta etxeko logela batean topatu zuten emakumea hilda. Indarkeria zantzuak ditu gorpuak.
Gorpua aurkitu eta hiru ordura, ustezko hiltzailea etxera itzuli zen, eta han atxilotu zuen Ertzaintzak. 39 urte zituen emakumeak. Ustezko hiltzaileak aurrekariak dituela jakinarazi dute.