Tolosan ustez bikotekideak hil duen emakumearen gertaera salatzeko elkarretaratzea egingo du Markina-Xemeingo Udalak bihar
Atzo arratsaldean emakume bat hil zuen ustez Tolosan haren bikotekideak. Gertaera hori eta emakumeen kontrako indarkeria oro gaitzesteko, bihar, 20:00etan, elkarretaratzea egitera deitu du Markina-Xemeingo Udalak udaletxe aurrean. “Markina-Xeme...
Atzo arratsaldean emakume bat hil zuen ustez Tolosan haren bikotekideak. Gertaera hori eta emakumeen kontrako indarkeria oro gaitzesteko, bihar, 20:00etan, elkarretaratzea egitera deitu du Markina-Xemeingo Udalak udaletxe aurrean.
“Markina-Xemeingo Udalak emakumeen kontra egiten diren erasoak sistematikoki eta publikoki salatu nahi ditu, indarkeria mota hori ez delako arazo pribatua, jendartean erroturik dagoen egiturazko arazoa baino”, esan dute herritar guztiei elkarretaratzean parte hartzeko deia eginez.