Arroitajauregi eta Arrate izan dira Lekeitioko Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketako garaileak
Arroitajauregik eta Arratek jantzi dute aurten Lekeitioko Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketako txapela. Iurretakoak eta lekeitiarrak 30 eta 23 irabazi zuten domekan jokatutako finala. Hasieratik jarri ziren aurretik irabazleak hamaika tantuko...
Arroitajauregik eta Arratek jantzi dute aurten Lekeitioko Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketako txapela. Iurretakoak eta lekeitiarrak 30 eta 23 irabazi zuten domekan jokatutako finala. Hasieratik jarri ziren aurretik irabazleak hamaika tantuko aldea aterata. Arroitajauregiren sakeak min asko egin zuen eta Arratek sarera baztertutako pelotak buru hauste bat baino gehiago eragin zion beste finalisten bikoteko Martin aurrelariari. Halanda be, irabazleak gehiegi lasaitu ziren eta Martin eta Luziok partiduari buelta emongo ziotela zirudien lau tantutara be jartzea lortuz. Baina, txapeldunek ez zuten oparirik egin eta joko serio eta ikusgarria eginez azken tantura arte aurretik ailegatzea lortu zuten.