«Sententzia euskal preso politikoen kasuan era arbitrarioan aplikatzen da eta bizi osoko zigorraren adierazle nagusi bihurtu da», dio Ein daigun bidi plataformak. Izan be, ebazpen horren arabera, 1973ko Zigor Kodearekin zigortutako presoen kasuan, espetxe onurak edo erredentzioak, espetxe zigor bakoitzari aplikatzen zaizkiola dio plataformak. «Ez dira aplikatzen guztira bete beharko liratekeen gehienezko 30 urteko kopuruari, ordura arte egin bezala». Sinadura orriak Guzti horren aurka egiteko, sinadura orriak herriko hainbat denda eta tabernetan jarri ditu plataformak eskuragai, eta maiatzaren 6ra arte egongo dira bertan. Horretaz gain, martitzenero Itsasaurreko merkatuan be sinadura bilketa egiteko mahaia egongo da. Eta zapatu eta domekatan, mahaia Itsasaurren eta Kalekutzen be egongo da. Mutrikun eta Markina-Xemeinen be sinadurak biltzeko orriak egongo dira, Zubixan eta Txokoan, hurrenez hurren. Sinadurak bildu eta gero, Espaniako Auzitegi Nazionalari eta Gobernuko Justizia sailburu Alberto Ruiz Gallardoni helarazteko asmoa dagoela esan du Ein daigun bidi plataformak. Ekimen gehiago Sinadura bilketa egiteaz gain, Parot doktrinaren gaineko hitzaldiak be egingo dira Aste Santu ostean. Eta Puertoko kartzelara be martxa egingo da. Herrian be 8+18+10=36 jartzen duen pankartak daude itsatsita. Horrek Isidro Garalde Mamarru herriko presoak dituen zigorren batuketa islatzen du: 8 urte Frantzian bete zituen, 18 Espainiako kartzeletan egindako urteak dira eta 10 Parot doktrinagatik [...]
Gaur 19:00etan, Udal aurrekontuen inguruko aurkezpena egingo du Lekeitioko Udalak Kultur Etxean. Bertan, aurtengo aurrekontuen zirriborroa aurkeztuko da eta herritarrekin partekatuko da. Bigarren batzar bat egingo da Apirilaren 12an, bitartean egon dai...
Batzen eta antolatzen jarraitzeko leku propio baten beharra dutela erabaki dute Lekeitioko gazteek zapatuan ospatu duten ZerEsana Egunean. Jaiaren baitan, batzar zabala egin zuten gazteek aurrera begirako apustua zein izango duten erabakitzeko eta gazt...
Bigarren postua lortu zuen emakumea Kortazar baino 16 minutu beranduago heldu zen, eta hirugarrena 20 minutu beranduago. Antolatzaileek, Kortazarrek proba egiteko behar izan zuen denbora kontuan hartuta, «harrigarria» izan zela esan dute. Bada, sai...
Arroitajauregik eta Arratek jantzi dute aurten Lekeitioko Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketako txapela. Iurretakoak eta lekeitiarrak 30 eta 23 irabazi zuten domekan jokatutako finala. Hasieratik jarri ziren aurretik irabazleak hamaika tantuko...
Gaur 19:30etan, Parekidetasun batzordearen bilera egingo da Markina-Xemeingo udaletxean.
Etxebarriko Gazte Asanbladak antolatuta Bertso Afaria egin zen zapatuan Etxebarriko gazte lokalean eta adin guztietako 98 lagun batu ziren saiora. Etxebarriko eta Markina-Xemeingo bertsozaleek parte hartu zuten batez be ekitaldian eta giro politagaz go...