Gaztetxe baten premia agertu dute Lekeitioko gazteek ZerEsana Egunean
Batzen eta antolatzen jarraitzeko leku propio baten beharra dutela erabaki dute Lekeitioko gazteek zapatuan ospatu duten ZerEsana Egunean. Jaiaren baitan, batzar zabala egin zuten gazteek aurrera begirako apustua zein izango duten erabakitzeko eta gazt...
Batzen eta antolatzen jarraitzeko leku propio baten beharra dutela erabaki dute Lekeitioko gazteek zapatuan ospatu duten ZerEsana Egunean. Jaiaren baitan, batzar zabala egin zuten gazteek aurrera begirako apustua zein izango duten erabakitzeko eta gaztetxearen beharrizanagaz danak egin zuten bat. “Gaztetxearen diagnostikoa egiten hasi ginenetik agertu zen gaia da. Tresna modura ikusten dugu jaso ditugun arazoak konpondu ahal izateko”, esan dute gazteek.
Gai hori helburutzat hartuta, beste batzar baterako deia egin dute. Apirilaren 21ean alkartuko dira.