Etxebarriko gazte lokala bete dute bertsozaleek
Etxebarriko Gazte Asanbladak antolatuta Bertso Afaria egin zen zapatuan Etxebarriko gazte lokalean eta adin guztietako 98 lagun batu ziren saiora. Etxebarriko eta Markina-Xemeingo bertsozaleek parte hartu zuten batez be ekitaldian eta giro politagaz go...
Etxebarriko Gazte Asanbladak antolatuta Bertso Afaria egin zen zapatuan Etxebarriko gazte lokalean eta adin guztietako 98 lagun batu ziren saiora. Etxebarriko eta Markina-Xemeingo bertsozaleek parte hartu zuten batez be ekitaldian eta giro politagaz gozatzeko aukera izan zuten. Bertso bikainak bota zituzten Alaia Martin, Iker Zubeldia eta Beñat Ugartetxea bertsolariek, Etxebarriko Joseba Artza bertsolariak jarritako gaien harira.
Hona hemen bertso-afariko bertso batzuk:
Joseba Artza(gai jartzailea):
“Mallabi Otxandixo
ta orain zornotza”
Beñat Ugartetxea:
”Ta igual etxebarrin
nere heriotza
nahiz ta hau aipatzia
neri eman lotsa
neskatxek zuzentzen dute
barrenan bihotza”
Joseba Artza(gai jartzailea):
” Aita ala sema
zer zara hobea”
Beñat Ugartetxea:
” Aita ustekoa ta
igual semeordea
baña itxuraz daukat
titulu doblea
alabak onartzea
hori da ohorea”