Oihana Kortazarrek Mont Ventoux-ko maratoia irabazi du
Bigarren postua lortu zuen emakumea Kortazar baino 16 minutu beranduago heldu zen, eta hirugarrena 20 minutu beranduago. Antolatzaileek, Kortazarrek proba egiteko behar izan zuen denbora kontuan hartuta, «harrigarria» izan zela esan dute. Bada, sai...
Bigarren postua lortu zuen emakumea Kortazar baino 16 minutu beranduago heldu zen, eta hirugarrena 20 minutu beranduago. Antolatzaileek, Kortazarrek proba egiteko behar izan zuen denbora kontuan hartuta, «harrigarria» izan zela esan dute.
Bada, sailkapen orokorrari begiratuta, hots, gizon eta emakumeak nahastuta, Kortazarrek 31. postua lortu zuen.
Beste behin ere, Kortazarrek sasoian dagoela erakutsi du. Eta han eta hemen, sariak jasotzen jarraitzen du mutrikun bizi den Elgetako kirolariak.