‘Parot doktrina’ desegitearen aldeko kanpaina abian jarri da, udalaren babesagaz
«Sententzia euskal preso politikoen kasuan era arbitrarioan aplikatzen da eta bizi osoko zigorraren adierazle nagusi bihurtu da», dio Ein daigun bidi plataformak. Izan be, ebazpen horren arabera, 1973ko Zigor Kodearekin zigortutako presoen kasuan, espetxe onurak edo erredentzioak, espetxe zigor bakoitzari aplikatzen zaizkiola dio plataformak. «Ez dira aplikatzen guztira bete beharko liratekeen gehienezko 30 urteko kopuruari, ordura arte egin bezala». Sinadura orriak Guzti horren aurka egiteko, sinadura orriak herriko hainbat denda eta tabernetan jarri ditu plataformak eskuragai, eta maiatzaren 6ra arte egongo dira bertan. Horretaz gain, martitzenero Itsasaurreko merkatuan be sinadura bilketa egiteko mahaia egongo da. Eta zapatu eta domekatan, mahaia Itsasaurren eta Kalekutzen be egongo da. Mutrikun eta Markina-Xemeinen be sinadurak biltzeko orriak egongo dira, Zubixan eta Txokoan, hurrenez hurren. Sinadurak bildu eta gero, Espaniako Auzitegi Nazionalari eta Gobernuko Justizia sailburu Alberto Ruiz Gallardoni helarazteko asmoa dagoela esan du Ein daigun bidi plataformak. Ekimen gehiago Sinadura bilketa egiteaz gain, Parot doktrinaren gaineko hitzaldiak be egingo dira Aste Santu ostean. Eta Puertoko kartzelara be martxa egingo da. Herrian be 8+18+10=36 jartzen duen pankartak daude itsatsita. Horrek Isidro Garalde Mamarru herriko presoak dituen zigorren batuketa islatzen du: 8 urte Frantzian bete zituen, 18 Espainiako kartzeletan egindako urteak dira eta 10 Parot doktrinagatik [...]
«Sententzia euskal preso politikoen kasuan era arbitrarioan aplikatzen da eta bizi osoko zigorraren adierazle nagusi bihurtu da», dio Ein daigun bidi plataformak.
Izan be, ebazpen horren arabera, 1973ko Zigor Kodearekin zigortutako presoen kasuan, espetxe onurak edo erredentzioak, espetxe zigor bakoitzari aplikatzen zaizkiola dio plataformak. «Ez dira aplikatzen guztira bete beharko liratekeen gehienezko 30 urteko kopuruari, ordura arte egin bezala».
Sinadura orriak
Guzti horren aurka egiteko, sinadura orriak herriko hainbat denda eta tabernetan jarri ditu plataformak eskuragai, eta maiatzaren 6ra arte egongo dira bertan. Horretaz gain, martitzenero Itsasaurreko merkatuan be sinadura bilketa egiteko mahaia egongo da. Eta zapatu eta domekatan, mahaia Itsasaurren eta Kalekutzen be egongo da. Mutrikun eta Markina-Xemeinen be sinadurak biltzeko orriak egongo dira, Zubixan eta Txokoan, hurrenez hurren.
Sinadurak bildu eta gero, Espaniako Auzitegi Nazionalari eta Gobernuko Justizia sailburu Alberto Ruiz Gallardoni helarazteko asmoa dagoela esan du Ein daigun bidi plataformak.
Ekimen gehiago
Sinadura bilketa egiteaz gain, Parot doktrinaren gaineko hitzaldiak be egingo dira Aste Santu ostean. Eta Puertoko kartzelara be martxa egingo da.
Herrian be 8+18+10=36 jartzen duen pankartak daude itsatsita. Horrek Isidro Garalde Mamarru herriko presoak dituen zigorren batuketa islatzen du: 8 urte Frantzian bete zituen, 18 Espainiako kartzeletan egindako urteak dira eta 10 Parot doktrinagatik gehitu zaizkionak dira. Azken zigor horretatik bi urte dagoeneko beteta ditu Mamarruk.
Udalak onartutako mozioa
Ondarroako Udalak 197/2006 sententziaren aurkako mozioa onartu zuen joan den eguenean egindako osoko bilkuran. Herritarrek antolatutako ekintzak aurrera ateratzeko be bere esku dagoena egingo duela esan zuen, mozioa onartuz.
Bada, Puertora martxa egiten denean, udalak autobus zerbitzua ordaintzeko laguntza emango duela be onartu zuen. Eta ekintza horietan be udaleko baten batek parte hartuko duela be onartu zen osoko bilkuran.
Horretaz gain, mozioa sartuz, plataformak, Puertora martxa egiten denean udal ordezkari batek zuzenean kartzelako zuzendariagaz aurrez-aurre batzartzeko konpromisoa hartzeko eskatu zion udalbatza osoari.
Mozioa gehiengo osoz (9 alde-Bildu- eta 2 abstentzio-EAJ-) onartu zen egueneko osoko bilkuran.
EAJren mozioa
EAJk «zigorrak ezartzeko» eta «eskubideak murrizteko legeak» indarrean sartu aurreko lehenagoko ekintzetan ezin direla sartu gaineratu zuen. «Horrek atzeraezintasun printzipio juridikoa urratzen du eta». Ebazpen judizialak herritarren eskubideak gehien murrizten dituela be gaineratu zuen. «Guzti horregatik, Ondarroako Udalak Auzitegi Konstituzionalari 2006ko otsailean Auzitegi Gorenak emandako ebazpenean dagoen doktrina atzeraeginezkoa eta eskubide murriztailea baliogabetzeko eskatu beharko luke».
Bilduk EAJk aurkeztutako mozioaren aurka bozkatu zuen eta ondorioz bertan behera geratu zen.