Bihar hasiko dira Etxebarrian Pazkoetako idi probak
Bihar hasi eta apirilaren 10era arte 28 idi parek hartuko dute parte Etxebarriko idi proben 59. Sari Handian. Apirilaren 8an eta 9an izan ezik, proba guztiak 21:00etan hasiko dira eta idien pisaketa 10:00etan izango da, probako egun berean. Apirilaren ...
Bihar hasi eta apirilaren 10era arte 28 idi parek hartuko dute parte Etxebarriko idi proben 59. Sari Handian. Apirilaren 8an eta 9an izan ezik, proba guztiak 21:00etan hasiko dira eta idien pisaketa 10:00etan izango da, probako egun berean. Apirilaren 8an eta 9an, 18:00etan hasiko da lehia. Egunero lau idi pare arituko dira lanean eta azken egunean erabakiko da aurtengo manta zeinek eroango duen.
Idi proben egitaraua:
- Apirilak 4, eguaztena. 21:00etan, Ekomet (Mungia), Isidro erretegia (Azkoiti), Rafa Illarreta (Errenteria) eta Erauskin (Mañu).
- Apirilak 5, eguena. 21:00etan, Urkai Txiki (Elgoibar), Itxiñarte (Errenteria), Lurberri (Birle) eta Aburuza (Oiartzun).
- Apirilak 6, barikua. 21:00etan, Artasoro (Errenteria), Mendibe (Birle), Zuriñe Uriagereka (Bakio) eta Biritxinaga (Bakio).
- Apirilak 7, zapatua. 21:00etan, Patxi Illarreta (Errenteria), Juan Agustin Bilbao (Erandio), Bionerabarri (Laukiz) eta Telleria (Lasarte-Oria).
- Apirilak 8, domeka. 18:00etan, Izeta (Aia), Belarreta (Zumarraga), Soarte anaiak (Elgoibar) eta Retegi.
- Apirilak 9, astelehena. 18:00etan, Luis Uriagereka (Bakio), Laski (Birle), Bar Goieta (Mungia), eta Txomin Renteria (Bakio).
- Apirilak 10, martitzena. 21:00etan, Soarte (Elgoibar), Iñaki Lopategi (Birle), Alegria (Bermeo) eta Taberna Goieta (Mungia).