Euskal ohituren plaza izango da Galdona barikuan eta Pazko Astelehenean
“Nahi baduzu ondo pasatu etorri, giro polita egongo da”. Horixe adierazi dute Kaltzakorta Irusta familiakoek Galdonako jaien gertutasuna tarteko. Barikuan abiatuko dira, 38. Tute Txapelketarekin, eta Pazko Astelehenean ospatuko dute egun ha...
“Nahi baduzu ondo pasatu etorri, giro polita egongo da”. Horixe adierazi dute Kaltzakorta Irusta familiakoek Galdonako jaien gertutasuna tarteko. Barikuan abiatuko dira, 38. Tute Txapelketarekin, eta Pazko Astelehenean ospatuko dute egun handia, 12:00etatik iluntzera arte. Ohikoa denez, meza, Azpillaga eta MaƱukortaren bertso saioa, herri kirol jaialdia eta Gorritirren animalien erakustaldia egongo dira aukeran. Arkumearen zozketarik ere ez da faltako.