Patronaje ikastaroa emongo dute Lekeition
Jostun taldeak antolatuta, patronaje ikastaroa egongo da apirilaren 6tik ekainaren 15era. Patroien fusilajea eta patroi estudioen garapena landuko dute. Barikuro emango da ikastaroa kultur etxeko lehenengo solairuan 17:30etik 20:30era. Apirilean 12 ord...
Jostun taldeak antolatuta, patronaje ikastaroa egongo da apirilaren 6tik ekainaren 15era. Patroien fusilajea eta patroi estudioen garapena landuko dute. Barikuro emango da ikastaroa kultur etxeko lehenengo solairuan 17:30etik 20:30era. Apirilean 12 ordu izango dira, maiatzean 12 ordu eta ekainean 9. Ikastaroan parte hartu nahi duenak kultur etxeko bulego orokorrean emon behar du izena eta hileko kuota 30 eurokoa izango da. Plazak mugatuta daude, danetara hamar plaza daude.