Arrakastatsutzat jo du batzordeak M29ko greba
Mutrikuko Greba Batzordeak «arrakastatsutzat» jo du Mutrikun martxoaren 29ko greba orokorrak izandako erantzuna. «Inposatutako erreformari erantzun zabala eman zaio», adierazi du Mutrikuko Greba Batzordeak. Jakitera eman dutenez, herriko langile, d...
Mutrikuko Greba Batzordeak «arrakastatsutzat» jo du Mutrikun martxoaren 29ko greba orokorrak izandako erantzuna. «Inposatutako erreformari erantzun zabala eman zaio», adierazi du Mutrikuko Greba Batzordeak. Jakitera eman dutenez, herriko langile, dendari eta tabernariek grebarekin bat egin zuten, eta goizeko zein iluntzeko manifestazioak oso jendetsuak izan ziren. «Jarrai dezagun bide horretan».