Aulesti, antzerkigintzaren agertoki
Artedrama topaketak hasteko ordu gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Antzerkigintza oihalaren atzetik ateratzeko prest dago. Apirilaren 9tik 14ra izango da ekitaldia, Aulestiko Udalaren eta Artedrama Euskal Laborategiaren (ADEL) ekimenez. Antolatzaileek diotenez, alde bien ahaleginari esker izan da posible beste urte batez antzerkiak lekua edukitzen jarraitzea Pazko Astean. Arrakasta ziurtatuta dago. VII. Artedrama Topaketak Apirilak 9, astelehena Obra: Maitasunaren arbola. Taldea: Joxe Mari Carrere Disziplina: Ipuin kontaketa. Lekua: udal aretoa. Ordua: 21:00. Sinopsia: «Ipuin ikuskari honek ibilbide bat proposatzen du munduko kultur ezberdinen mito eta ipuinetan barrena, sexu kontuak ahoan. Gero, erotismoaz hitz egiten hasi zen». Apirilak 10, martitzena Obra: Ispilua. Taldea: Aldatzen laguntzen. Disziplina: Antzerkia. Lekua: udal aretoa. Ordua: 21:00. Sinopsia: «Bi aktore agertokian: antzezlan bat nola prestatzen ari diren ikusten da. Egungo gizartean bikoteak askotan nola alkartzen diren ikusten da, larunbat gau batean alkartzen direnetik, euren bizitzak guztiz zuzenduta ikusten dituzten arte». Apirilak 11, eguaztena Obra: Tzimi. Taldea: Traboules. Disziplina: txotxongiloak. Lekua: udal aretoa. Ordua: 21:00. Sinopsia: «Txontxongilo bat hasten da bizitzen, eta poliki-poliki bere sortzaileari ihes egiten dio. Bien arteko topaketa filosofikoa da, bai, baita be zinez komikoa. Zeinek manipulatzen du bestea? Zer da boterea?». Apirilak 12, eguena Obra: Gabriel Gabrielle. Taldea: Atx teatroa. Disziplina: Antzerkia. [...]
Artedrama topaketak hasteko ordu gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Antzerkigintza oihalaren atzetik ateratzeko prest dago. Apirilaren 9tik 14ra izango da ekitaldia, Aulestiko Udalaren eta Artedrama Euskal Laborategiaren (ADEL) ekimenez. Antolatzaileek diotenez, alde bien ahaleginari esker izan da posible beste urte batez antzerkiak lekua edukitzen jarraitzea Pazko Astean. Arrakasta ziurtatuta dago.
VII. Artedrama Topaketak
Apirilak 9, astelehena
Obra: Maitasunaren arbola.
Taldea: Joxe Mari Carrere Disziplina: Ipuin kontaketa. Lekua: udal aretoa. Ordua: 21:00.
Sinopsia: «Ipuin ikuskari honek ibilbide bat proposatzen du munduko kultur ezberdinen mito eta ipuinetan barrena, sexu kontuak ahoan. Gero, erotismoaz hitz egiten hasi zen».
Apirilak 10, martitzena
Obra: Ispilua. Taldea: Aldatzen laguntzen. Disziplina: Antzerkia. Lekua: udal aretoa. Ordua: 21:00.
Sinopsia: «Bi aktore agertokian: antzezlan bat nola prestatzen ari diren ikusten da. Egungo gizartean bikoteak askotan nola alkartzen diren ikusten da, larunbat gau batean alkartzen direnetik, euren bizitzak guztiz zuzenduta ikusten dituzten arte».
Apirilak 11, eguaztena
Obra: Tzimi. Taldea: Traboules. Disziplina: txotxongiloak. Lekua: udal aretoa. Ordua: 21:00.
Sinopsia: «Txontxongilo bat hasten da bizitzen, eta poliki-poliki bere sortzaileari ihes egiten dio. Bien arteko topaketa filosofikoa da, bai, baita be zinez komikoa. Zeinek manipulatzen du bestea? Zer da boterea?».
Apirilak 12, eguena
Obra: Gabriel Gabrielle. Taldea: Atx teatroa. Disziplina: Antzerkia. Lekua: udal aretoa. Ordua: 21:00.
Sinopsia: «‘Lastimea da, batzuk historian zelan edo halan irauteko, edozer egingo luketeela ikustea’. Gabriel Gabriellek gizakiaren kontraesana dakar».
Apirilak 13, barikua
Obra: Gloriaren kantua. Taldea: Khea Ziater. Disziplina: Antzerkia. Lekua: udal aretoa. Ordua: 21:00.
Sinopsia: «Gloria: ‘Orain, nire maitea, joan egin zara, eta kez inguratuta utzi nauzu. Orain, nire maitea, alde egin duzu, eta nire bihotza hutsik dago, eta kez beterik’».
Apirilak 14, zapatua
Obra: Xentimorik gabe. Taldea: Ramon Agirre, Inazio Tolosa. Disziplina: Antzerkia. Lekua: udal aretoa. Ordua: 21:00.
Sinopsia: «‘Ray eta Nick’ bikotea sortu zen garaian, artistak binaka ibiltzen ziren, Guardia Zibilak bezala. Lujoa eta ospea ezagutu dituzte. Gure oroimenean iltzatuta daude».