Eguaztenean hasiko dira jokatzen Lekeitioko Plaieroen Aste Santuko kanporaketak
Bihar hasiko dira jokatzen Isuntzako hondartzan Lekeitio Futbol Taldeak antolatzen duen Plaieroen txapelketako Aste Santuko kanporaketak. Datorren eguaztenera arte arituko dira lehian taldeak eta aurrean geratzen direnek maiatzaren 20an izango den fina...
Bihar hasiko dira jokatzen Isuntzako hondartzan Lekeitio Futbol Taldeak antolatzen duen Plaieroen txapelketako Aste Santuko kanporaketak. Datorren eguaztenera arte arituko dira lehian taldeak eta aurrean geratzen direnek maiatzaren 20an izango den finalerako pasea eskuratuko dute. Partiduak 09:00etan hasiko dira bihar, eta hurrengo egunetan, marearen arabera, ordu bete beranduago jokatuko dira.