Erabakien menpe dago Lekeitioko Ikusgarri zinearen jarraipena
Azken urteko ikuslegoaren beherakada handiaren ondorioz, kolokan dago Ikusgarri zinemaren jarraipena. Zinea kudeatzen duen Fides Norte enpresak, aurrera jarraitzeko asmoz, elkarlanerako proposamen bat luzatu dio Lekeitioko Udalari eta erantzunaren zain...
Azken urteko ikuslegoaren beherakada handiaren ondorioz, kolokan dago Ikusgarri zinemaren jarraipena. Zinea kudeatzen duen Fides Norte enpresak, aurrera jarraitzeko asmoz, elkarlanerako proposamen bat luzatu dio Lekeitioko Udalari eta erantzunaren zain dago. Fides Norte enpresak jakitera emon duenez ahaleginak egiten dabiltza zinearen proiektuagaz aurrera egiteko, baina, 2011n jaitsiera handia egon da, batez be umeei zuzendutako saioan.
Garai batean hiru zine egon ziren Lekeition eta Ikusgarri da zabalik geratzen den bakarra.