Liga amaiera galduko du Iñigo Martinezek
Domekan Rayo Vallecanoren kontrako partiduan izandako lesioak –eskumako belauna bihurritu zuen– ligatik kanpo laga du Iñigo Martinez. Azterketa osagarriak egin eta gero, Realeko medikuek ondarrutarra zelan zegoen emon zuten jakitera herenegun egue...
Domekan Rayo Vallecanoren kontrako partiduan izandako lesioak –eskumako belauna bihurritu zuen– ligatik kanpo laga du Iñigo Martinez. Azterketa osagarriak egin eta gero, Realeko medikuek ondarrutarra zelan zegoen emon zuten jakitera herenegun eguerdian. Azken emaitzen arabera, Martinezek bihurrituta dauka barnealdeko lotailua (I-II gradua) eta eskumako barnealdeko meniskoan haustura dauka. Hori horrela, atzo bertan meniskoan ebakuntza egin zion Martinez Renobales medikuak. Helburua, orain, denboraldiaurrerako ondo egotea izango da.