Muruetagoiena gogoan
Esteban Muruetagoiena Scola ondarrutarrari omenaldia egin diote Oiartzunen asteburuan, haren heriotzaren 30. urtemugagaz bat eginda. Udalak hala erabakita, Oiartzungo osasun etxeak eta haren ondoko plazak bertako mediku izandakoaren izena eroango dute ...
Esteban Muruetagoiena Scola ondarrutarrari omenaldia egin diote Oiartzunen asteburuan, haren heriotzaren 30. urtemugagaz bat eginda. Udalak hala erabakita, Oiartzungo osasun etxeak eta haren ondoko plazak bertako mediku izandakoaren izena eroango dute hamendik aurrera. Muruetagoiena Guardia Zibilak atxilotu eta torturatu ondoren hil zen. «Oiartzuarrok ez genuke ahaztu behar Estebani gertatutakoa. Torturak behin betiko desagertu behar du», adierazi zuen Irati Etxebeste Bilduko zinegotziak.