Gipuzkoako Zero Zabor Elkarteko kideek hitzaldia emango dute datorren martitzenean, apirilak 10, Zabiel Kultur Etxean, 19:00etan. Mintzagaia: Hondakinek badute irtenbidea.
Artedrama hasteko ordu gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Antzerkigintza oihalaren atzetik ateratzeko prest dago. Apirilaren 9tik 14ra izango da ekitaldia, Aulestiko Udalaren eta Artedrama Euskal Laborategiaren (ADEL) ekimenez. Antolatzaileek diotenez, alde bien ahaleginari esker izan da posible beste urte batez antzerkiak lekua edukitzen jarraitzea Pazko Astean. Izan be, krisi testuinguruari aurre egiten jakin izan dien topaketak dira aurtengoak. «Bai Aulestiko Udalak, bai ADELek esfortzua egin dugu, kostuak jaitsi arren, kalitatezko antzerki topaketak antolatzen jarraitu ahal izateko», adierazi du Mikel Ansotegi Aulestiko alkateak. Topaketen kontura, Pazko Astean, giro berezia sortzen da herrian udalburuak gogoratu duenez: «Egunero daude ekitaldiak, eta Euskal Herriko txoko guztietatik datorren jendea gure artean ikusteak bizitasuna emoten dio Aulestiri». Ansotegiren esanetan, Aulesti moduko herri txikiek horrelako mailari eustea zaila da, eta baieztapen horrekin bat dator Ander Lipus aktore eta antropologoa. «Euskal Herri mailan holako topaketa oso gutxi daude; Bizkaian bakarra da, eta Aulestikoa zazpigarrena izateak pisu berezia emoten dio. Oso garrantzitsua da antzerkigintzarentzat orokorrean eta, batez be, antzerkia euskaraz egiten dugunontzat», adierazi du. Formatu txikiko antzerki saioak taularatuko dira aurtengo ekitaldian, dan-danak, udal aretoan. Aktore bat edo bi ariko dira saio bakoitzean lanean, «antzerkiaren magiaz gozatu eta gozarazten», hainbat diziplinatan: antzerkia, ipuin kontaketa eta txotxongiloak. Arte drama [...]
Igandean Mutrikun ere ospatuko da Aberri Eguna, udalak antolatutako ekitaldi instituzional xume baten bitartez. Musika pieza batzuen ostean, ikurriña plazatik udaletxeko balkoira eramango da, gero udaletxeko mastara igotzeko. Ondoren, Joseba Palen...