68 pilotarik jokatuko dute hasi barri den Markiñako XXXV. Esku Pilota Txapelketa
Domekan hasi zen martxan Markiñako XXXV. Esku Pilota Txapelketa. 68 pilotarik parte hartuko dute aurtengo lehian, sei kategoriatan banatuta. Urtero legez, partiduak frontoi txikian jokatuko dira domeketan 10:00etan hasita. Halandabe, nagusiek zapatue...
Domekan hasi zen martxan Markiñako XXXV. Esku Pilota Txapelketa. 68 pilotarik parte hartuko dute aurtengo lehian, sei kategoriatan banatuta. Urtero legez, partiduak frontoi txikian jokatuko dira domeketan 10:00etan hasita. Halandabe, nagusiek zapatuetan be jokatuko dute aurten, eta pilotari asko diranez, batzutan partiduak astegunean izango dira. Finalak, urtero modura, ekainaren bigarren domekan jokatuko dira.