Bideoan parte hartzeko deia egin diete mutrikuarrei
Zapatuan, 10:00etan, Beheko Plazara joateko deia egin diete Motz-Motzian lehiaketaren antolatzaileek herritar guztiei. Ordu horretan hasita, lehiaketa sustatzeko bideoaren bigarren zatia grabatuko da, BraveHeart izenburupean. «Aurretik lapurraren bide...
Zapatuan, 10:00etan, Beheko Plazara joateko deia egin diete Motz-Motzian lehiaketaren antolatzaileek herritar guztiei.
Ordu horretan hasita, lehiaketa sustatzeko bideoaren bigarren zatia grabatuko da, BraveHeart izenburupean. «Aurretik lapurraren bideoa grabatu genuen, eta zapatuan, BraveHeart saiatuko da saria lortzen. Herriak laguntzen badio, ba beti hobeto”, adierazi dute deitzaileek.
Bi deialdi ekimen baterako
Deialdi bi egin dituzte lehiaketaren arduradunek: alde batetik, herriko talde eta elkarteei. «Euren taldearekin identifikatzeko bezala etortzeko eskatu diegu»; beste alde batetik, herritarrei egin nahi izan diete parte hartzeko deia.
Motz-motzian lehiaketa otsailaren lehen egunetan hasi zen martxan, eta lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 2a izango dela gogoratu dute. Luardo Etxera (Kalaputxi) eraman daitezke lanak edo antolatzaileei eman.