Karraspio ingururako Mendexako Udalak bultzatutako proiektuak azkan langa gainditu du: Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza Sailak baiezkoa emon dio. Udalak bultzatutakoa izan arren, udala banatzen duen proiektua da Vista Alegrekoa. Izan be, hura osatzen...
Puerto I kartzelara elkartasun martxa antolatu du barikurako Ondarroako Ein Daigun Bidi ekimenak 197/2006 Parot dotrina indargabetzea eskatzeko aurrera daroan kanpainaren barruan. Urteera Itsasaurretik izango da, enkarteladaren ostean. Zapatu goizean, elkarretaratzea egingo da Puertoko kartzelaren aurrean. Kanpainaren barruan egongo da beste ekimenik. Gaur eta datozen bi eguaztenetan hitzaldiak egingo dira, Kofradia Zaharrean, 19:00etan hasita guztiak. Parot dotrina izango dute mintzagaia hizlariek, bakoitzak bere esperientziatik. Gaurkoan Kandido Zubikarai preso ohiak eta Iñake Goñi haren senideak emongo dute hitzaldia. Hilaren 25ean, Jaiki Hadiko Oihana Barrios psikologoa izango da hizlari, eta maiatzaren 2an, Kepa Manzisidor abokatua. Ein Daigun Bidi ekimenak gogoratu du, Jaiki Hadi mediku elkarteak gaixotasun larriak dituzten presoen txostenetan sartu duela Garalde. 2006 urtean bihotzekoak emon zion, eta kardiopatia arazoak dauzka. «Kardiopatia arazoek jarraipen oso estua behar dute, bai eta be era egokiena gaixotasunaren larritzea eragozteko. Behar dituen osasun neurriak kontuan hartuta, jarraipen estua eta zorrotza behar du, espetxeko baldintzek, tentsioak eta mugak mugatzen dutena. Gainera, bere adinak (61 urte) eta urte asko kartzelan egon izanak (28) eragin zuzena izan dute gaixotasunaren agerpenean. Hori dela eta, etxean beharko luke, bertako osasun gunean zain dezaten, familiarengandik ahalik eta hurbilen», jasotzen du txostenak. «Horregatik, Mamarruren berehalako askatasuna eskatzen dugu. Mamarru etxera!», aldarrikatu du [...]
7 emakume en movimiento Ondaroako emakume artisten elkarteak ez ohiko erakusketa antolatu du hilaren 21etik 29ra bitartean. Artelanak herriko dendetan egongo dira ikusgai: Gandiaga, Beheko Torre, Zibot, Klik Klak, Lavin, Idiakez, Ganbara, T.X.O, Zaloa,...
Pelota jaialdia hartuko du Miruaitz pilotalekuak zapatu gauean. 22:00etan hasita, benjamin eta alebinen zesta-punta partiduak egongo dira ikusgai, jai-alai estiloan. Ondoren, iaz kantxan zendu zen Igor Esnaola Elortzu omenduko dute. Amaitzeko, pala ...
Garraitz irlako basoa apurka-apurka hiltzen ari dela ohartarazi du Lekeitioko Atabaka kultur elkarteak. Lea-Artibaiko kultur eta natur ondarea babestea helburu duen elkarteak, azken lau urteetan hainbat zuhaitz hil direla nabaritu du. «Basoa jasaten a...
Ondarroan konponketa lanak egiten zegoen Baionako Aspin itsasontziak su hartu zuen herenegun, 09:30ak aldera, portuan. Ez zen zauriturik egon , eta suhiltzaileek ordu bete inguruan amatatu zuten sua. Makinen gelan gertatu zen sutea, garbiketa lanak egi...
Zapatuan, 10:00etan, Beheko Plazara joateko deia egin diete Motz-Motzian lehiaketaren antolatzaileek herritar guztiei. Ordu horretan hasita, lehiaketa sustatzeko bideoaren bigarren zatia grabatuko da, BraveHeart izenburupean. «Aurretik lapurraren bide...
Skate eta musikatik haratago joanda, film emonaldia egingo da zapatuan, Portuko Ranpan. 19:30ean hasita. Iñigo Atxa bermeotarraren Eveliez pelikula egongo da ikusgai. Zuzendariak berak aurkeztuko du lana. Ostean, txitxarro eta berdel erreak afaltzek...
Vendetta talde nafarrak Puro Infierno diskoa aurkeztuko du barikuan, 22.30ean Uhagon kulturgunean. Skalariak talde mitikoaren errautsetatik sortutako taldearen bigarren diskoa da eta ska doinuen erara egindako diskoa izanik reggae, rock-steady, ska-mex...