Puerto I kartzelaren aurrean eskatuko du Mamarruren askatasuna Ein Daigun Bidik
Puerto I kartzelara elkartasun martxa antolatu du barikurako Ondarroako Ein Daigun Bidi ekimenak 197/2006 Parot dotrina indargabetzea eskatzeko aurrera daroan kanpainaren barruan. Urteera Itsasaurretik izango da, enkarteladaren ostean. Zapatu goizean, elkarretaratzea egingo da Puertoko kartzelaren aurrean. Kanpainaren barruan egongo da beste ekimenik. Gaur eta datozen bi eguaztenetan hitzaldiak egingo dira, Kofradia Zaharrean, 19:00etan hasita guztiak. Parot dotrina izango dute mintzagaia hizlariek, bakoitzak bere esperientziatik. Gaurkoan Kandido Zubikarai preso ohiak eta Iñake Goñi haren senideak emongo dute hitzaldia. Hilaren 25ean, Jaiki Hadiko Oihana Barrios psikologoa izango da hizlari, eta maiatzaren 2an, Kepa Manzisidor abokatua. Ein Daigun Bidi ekimenak gogoratu du, Jaiki Hadi mediku elkarteak gaixotasun larriak dituzten presoen txostenetan sartu duela Garalde. 2006 urtean bihotzekoak emon zion, eta kardiopatia arazoak dauzka. «Kardiopatia arazoek jarraipen oso estua behar dute, bai eta be era egokiena gaixotasunaren larritzea eragozteko. Behar dituen osasun neurriak kontuan hartuta, jarraipen estua eta zorrotza behar du, espetxeko baldintzek, tentsioak eta mugak mugatzen dutena. Gainera, bere adinak (61 urte) eta urte asko kartzelan egon izanak (28) eragin zuzena izan dute gaixotasunaren agerpenean. Hori dela eta, etxean beharko luke, bertako osasun gunean zain dezaten, familiarengandik ahalik eta hurbilen», jasotzen du txostenak. «Horregatik, Mamarruren berehalako askatasuna eskatzen dugu. Mamarru etxera!», aldarrikatu du [...]
Puerto I kartzelara elkartasun martxa antolatu du barikurako Ondarroako Ein Daigun Bidi ekimenak 197/2006 Parot dotrina indargabetzea eskatzeko aurrera daroan kanpainaren barruan.
Urteera Itsasaurretik izango da, enkarteladaren ostean. Zapatu goizean, elkarretaratzea egingo da Puertoko kartzelaren aurrean.
Kanpainaren barruan egongo da beste ekimenik. Gaur eta datozen bi eguaztenetan hitzaldiak egingo dira, Kofradia Zaharrean, 19:00etan hasita guztiak. Parot dotrina izango dute mintzagaia hizlariek, bakoitzak bere esperientziatik.
Gaurkoan Kandido Zubikarai preso ohiak eta Iñake Goñi haren senideak emongo dute hitzaldia. Hilaren 25ean, Jaiki Hadiko Oihana Barrios psikologoa izango da hizlari, eta maiatzaren 2an, Kepa Manzisidor abokatua.
Ein Daigun Bidi ekimenak gogoratu du, Jaiki Hadi mediku elkarteak gaixotasun larriak dituzten presoen txostenetan sartu duela Garalde. 2006 urtean bihotzekoak emon zion, eta kardiopatia arazoak dauzka. «Kardiopatia arazoek jarraipen oso estua behar dute, bai eta be era egokiena gaixotasunaren larritzea eragozteko. Behar dituen osasun neurriak kontuan hartuta, jarraipen estua eta zorrotza behar du, espetxeko baldintzek, tentsioak eta mugak mugatzen dutena. Gainera, bere adinak (61 urte) eta urte asko kartzelan egon izanak (28) eragin zuzena izan dute gaixotasunaren agerpenean. Hori dela eta, etxean beharko luke, bertako osasun gunean zain dezaten, familiarengandik ahalik eta hurbilen», jasotzen du txostenak. «Horregatik, Mamarruren berehalako askatasuna eskatzen dugu. Mamarru etxera!», aldarrikatu du Ein Daigun Bidik.
Sinadura bilketa
Martxoaren 23an, Garalderen askatasuna eskatzeko sinadura bilketagaz abiatu zuen kanpaina Ein Daigun Bidik. Harrez geroztik, Kamiñazpitik Artaraino, herriko hainbat denda, taberna eta jatetxetan daude sinadura orriak. Horrez gain, Itsasaurreko martitzeneko merkatu txikian eta asteburuetan Alamedan eta Kalekurutzean jarritako mahaietan be badago sinatzeko aukera. Bilketa maiatzaren 6an amaituko da. «Eskerrik beroena zuon sinadura emon eta emongo duzuen hainbat eta hainbat ondarrutarroi», esan dute ekimeneko kideek.
Maiatzaren 7an, Arartekoarengana, Konstituzionalera eta Espainiako Justizia Ministerioa bideratuko dituzte sinadurak.
Kanpainari laguntzeko bonoak eta kamisetak ipini dira saltzen.
Garaldek 2010eko otsailean bete zuen ezarritako espetxe zigorra. Parot dotrina ezarri zioten orduan, zigorra hamar urte luzatuz. Puerto I kartzelan dago harrez gero. Aurretik, zortzi urte egin zituen preso Frantzian. Parot dotrinak ezarritakoa betez gero, 36 urte egingo ditu preso.