Lekeitioko Garraitz irlako basoa hondatzen dagoela ohartarazi du Atabakak
Garraitz irlako basoa apurka-apurka hiltzen ari dela ohartarazi du Lekeitioko Atabaka kultur elkarteak. Lea-Artibaiko kultur eta natur ondarea babestea helburu duen elkarteak, azken lau urteetan hainbat zuhaitz hil direla nabaritu du. «Basoa jasaten a...
Garraitz irlako basoa apurka-apurka hiltzen ari dela ohartarazi du Lekeitioko Atabaka kultur elkarteak. Lea-Artibaiko kultur eta natur ondarea babestea helburu duen elkarteak, azken lau urteetan hainbat zuhaitz hil direla nabaritu du. «Basoa jasaten ari den gainbehera azkarrak arduratzen gaitu, ia ez da eta zuhaitzik bizirik gelditzen» adierazi dute.
Garraitz irlan nabaritu duten egoerari erantzun bat emon nahian, Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariekin eta EHUko Ekologia Saileko arduradunekin harremanetan jarri dira Lekeitioko elkartekoak, eta egin diren ikerketen erantzunaren zain daude momentu honetan. «Lehenengo eta behin jakin nahi izan dugu zerk eragiten duen egoera hori eta zer edo zer egin daitekeen geldiarazteko», azaldu dute. Datuak eskuan, komenigarriena den esku-hartzea proposatuko duela jakitera emon dute elkarteko kideek. Bestalde, gertaera hori prozesu natural baten barruko ziklo baten amaiera balitz basoa berreskuratzeko plan bat eratu beharko dela diote.