Karraspioko proiektuak azkan baietza jaso ostean, «pozik» agertu da Mendexako EAJ
Karraspio ingururako Mendexako Udalak bultzatutako proiektuak azkan langa gainditu du: Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza Sailak baiezkoa emon dio. Udalak bultzatutakoa izan arren, udala banatzen duen proiektua da Vista Alegrekoa. Izan be, hura osatzen...
Karraspio ingururako Mendexako Udalak bultzatutako proiektuak azkan langa gainditu du: Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza Sailak baiezkoa emon dio. Udalak bultzatutakoa izan arren, udala banatzen duen proiektua da Vista Alegrekoa. Izan be, hura osatzen duten bi alderdiek iritzi oso ezberdinak dituzte: EAJ alde dago. Bildu, ostera, kontra.
Proiektua onartu arren, orain alegazioen epea zabalik dago. Onarpena emon aurretik, gainera, aldundiak aldaketa gitxi batzuk egin dizkio proiektuari. «Guztiz ados gaude egindako aldaketekin. Eta pozik, gainera, proiektuari aurrera egiteko baimena emon diotelako. Bagenuen baiezkoa lortuko zuenaren esperantza. Izan be, gauzak ondo eginak zeuden, eta hori beti da berme ona», azaldu du Jesus Anakabe alkateak (EAJ).
Bildukoak ez daude ados aldundiak hartutako erabakiagaz. «Ez dakigu nolatan, hirigintzak orain eta ingurumenak lehenago, emon dioten proiektuari aurrera egiteko baimena. Lotsagarria iruditzen zaigu kostaldean bertan egin nahi den txikizio onartzea».
Bilduk proiektuaren aurkako argumentoak biltzen dituen bideo bat be kaleratu du. Ondoko helbidean ikus daiteke: http://bit.ly/Jhei76.