Hondakinen gaineko «eztabaida zintzoa» erreklamatu du PSE-EEk
Eneko Andueza sozialistak Debabarreneko Bildu gogor kritikatu du, atez ateko hondakinen bilketa «arduragabekeriaz» inposatzeagatik. Horren harira, zaborren gaineko eztabaida zintzoa egiteko eskatu dio PSE-EE alderdiak Mutrikuko Zero Zabor taldeari. Deba-Urolako batzarkideak esan du, ez dela egia atez ateko sistemarekin hondakinen %80 birziklatzen denik. Kontran, atez atekoa eta 5. edukiontzia bilketa sistemak direla nabarmendu du, eta hortaz, adierazi du, ez dutela «ezer» birziklatzen. «Atez atekoaren arrakastaz hitz egiten duten bitartean, esku artean dauzkagun datuek erakusten dute sistema hori martxan dagoen herrietako bizilagun askok ez dutela babesten. Nahiago dute zaborrak beste udalerri batzuetara eraman edo legez kanpoko zabortegietara bota». Hori horrela, atez atekoak betiko kontainerren sistemarekin lortutako emaitzak hobetzea «ezinezkoa» dela iritzi dio batzarkideak. Manipulazio salaketa Zero Zabor taldeko kide Ainhoa Arrospide eta Mikel Ikatzategik hondakinen gainean egiten duten azterketa «manipulazio baldarra» baino ez dela ere salatu du Anduezak. «Atez atekoa ez da balorazio energetikoari aurre egiten dion sistema. Bai atez atekoa eta bai 5. edukiontzia bilketa sistemak dira, eta hortaz, beti geratzen da hondakin kopuru bat zabortegira edo errausteko lekura eraman behar dena». Horren ildotik, atez atekoak zero zabor eragiten duela esatea «gezurretan edo Gipuzkoa zabortegiz betetzeko asmotan» ibiltzea dela esan du. Anduezak gaineratu du, esandakoaren kontran, ez dela egia balorazio [...]
Eneko Andueza sozialistak Debabarreneko Bildu gogor kritikatu du, atez ateko hondakinen bilketa «arduragabekeriaz» inposatzeagatik. Horren harira, zaborren gaineko eztabaida zintzoa egiteko eskatu dio PSE-EE alderdiak Mutrikuko Zero Zabor taldeari.
Deba-Urolako batzarkideak esan du, ez dela egia atez ateko sistemarekin hondakinen %80 birziklatzen denik. Kontran, atez atekoa eta 5. edukiontzia bilketa sistemak direla nabarmendu du, eta hortaz, adierazi du, ez dutela «ezer» birziklatzen.
«Atez atekoaren arrakastaz hitz egiten duten bitartean, esku artean dauzkagun datuek erakusten dute sistema hori martxan dagoen herrietako bizilagun askok ez dutela babesten. Nahiago dute zaborrak beste udalerri batzuetara eraman edo legez kanpoko zabortegietara bota». Hori horrela, atez atekoak betiko kontainerren sistemarekin lortutako emaitzak hobetzea «ezinezkoa» dela iritzi dio batzarkideak.
Manipulazio salaketa
Zero Zabor taldeko kide Ainhoa Arrospide eta Mikel Ikatzategik hondakinen gainean egiten duten azterketa «manipulazio baldarra» baino ez dela ere salatu du Anduezak. «Atez atekoa ez da balorazio energetikoari aurre egiten dion sistema. Bai atez atekoa eta bai 5. edukiontzia bilketa sistemak dira, eta hortaz, beti geratzen da hondakin kopuru bat zabortegira edo errausteko lekura eraman behar dena». Horren ildotik, atez atekoak zero zabor eragiten duela esatea «gezurretan edo Gipuzkoa zabortegiz betetzeko asmotan» ibiltzea dela esan du.
Anduezak gaineratu du, esandakoaren kontran, ez dela egia balorazio energetikoa errentagarria izateko Gipuzkoak sorten duen zaborraren %65 erraustea.
Amaitzeko, atez atekoak arazoa hobetu beharrean,txartu egingo duela adierazi du, «zehaztasun barik, arduragabekeriaz eta inposaketaren bitartez» planteatuta dagoelako. «5. edukiontzia baino garestiagoa eta zikinagoa da, eta gainera, eraginkortasuna zalantzazkoa da».