Herriko zirkulazio norabideen azterketa egin ostean hartutako erabakiari jarraituz, lurrean marka horiak margotu eta etxebizitzen partera autoa uztea galazoten duten seinaleak jarri ditu aste honetan Aldaola kalean Markina-Xemeingo Udalak. Aldi berean,...
Ttinbili ttanbala antzerki taldeak Bikokote umeentzako antzezlana egingo du Zabiel Kultur Etxean, zapatuan. 18:00etarako egin du hitzordua Mutrikuko udaleko kultur batzordeak. Bikokote txotxongiloak eta aktoreak batzen dituen ikuskizuna da. Bi balea ar...
Igor Esnaola Elortzu gogoan izanda, omenaldi ekitaldia ospatuko da Miruaitz Frontoian, zapatuan, Danok Bat Pelotazale elkartearen eskutik. 22:00etatik aurrera hasiko da ekitaldia pelota eskolako gazteen kinielekin: aurrebenjaminen eta benjaminen partid...
Irudi freskoagoa eta erakargarriagoa eskaintze aldera, Debegesaren webguneak (www.debegesa.com) itxura berritu du, Horrez gainera, herritarrengana hurbildu nahirik eta parte hartzea sustatzeko, komunikazio bideak zabaldu ditu sare sozialetan. Hain zuze...
Ahaztuen Oroimena elkarteak antolatuta, Frankismoa Euskal Herrian, behin betiko konponbidea liburua aurkeztuko du Euskal Memoria Fundazioko lehendakari Iñaki Egañak zapatuan Uhagon kulturgunean. Liburuaren egileagaz gainera, Marcelo Usabiaga, Rosa Lu...
14 urtetik 16 urtera arteko gazteentzako udaleku ibiltariak antolatu ditu Barnetegixe Hezkuntza Elkarteak, “gazteen arteko harremanak sortzeko” asmoagaz. Uztailaren 16tik 30era bitartean, Ondarroa-Altsasu-Ondarroa ibilbidea egingo dute gazt...
Topaguneak, Lekeitiko Udala eta Zine Bileraren laguntzagaz, Benito Ansola Saria jarri du martxan bigarren urtez, euskal kultura zabaldu eta ikus-entzunezko ekoizle gazteei aukera berriak emateko helburuagaz. Aurkezten diren proiektuen artean 4.000 euroko bi sari banatuko dira, lan horiek garatu ahal izateko. Proiektuak aurkezteko epea zabalik dago honezkero, eta irailaren 28ra arte luzatuko da. Informazio gehiago www.kameratoia.com/benitoansola webgunean aurkitu daiteke.
Eneko Andueza sozialistak Debabarreneko Bildu gogor kritikatu du, atez ateko hondakinen bilketa «arduragabekeriaz» inposatzeagatik. Horren harira, zaborren gaineko eztabaida zintzoa egiteko eskatu dio PSE-EE alderdiak Mutrikuko Zero Zabor taldeari. Deba-Urolako batzarkideak esan du, ez dela egia atez ateko sistemarekin hondakinen %80 birziklatzen denik. Kontran, atez atekoa eta 5. edukiontzia bilketa sistemak direla nabarmendu du, eta hortaz, adierazi du, ez dutela «ezer» birziklatzen. «Atez atekoaren arrakastaz hitz egiten duten bitartean, esku artean dauzkagun datuek erakusten dute sistema hori martxan dagoen herrietako bizilagun askok ez dutela babesten. Nahiago dute zaborrak beste udalerri batzuetara eraman edo legez kanpoko zabortegietara bota». Hori horrela, atez atekoak betiko kontainerren sistemarekin lortutako emaitzak hobetzea «ezinezkoa» dela iritzi dio batzarkideak. Manipulazio salaketa Zero Zabor taldeko kide Ainhoa Arrospide eta Mikel Ikatzategik hondakinen gainean egiten duten azterketa «manipulazio baldarra» baino ez dela ere salatu du Anduezak. «Atez atekoa ez da balorazio energetikoari aurre egiten dion sistema. Bai atez atekoa eta bai 5. edukiontzia bilketa sistemak dira, eta hortaz, beti geratzen da hondakin kopuru bat zabortegira edo errausteko lekura eraman behar dena». Horren ildotik, atez atekoak zero zabor eragiten duela esatea «gezurretan edo Gipuzkoa zabortegiz betetzeko asmotan» ibiltzea dela esan du. Anduezak gaineratu du, esandakoaren kontran, ez dela egia balorazio [...]
Film emonaldia egongo da zapatu arratsaldean Portuko Ranpan. 19:30ean hasita, Iñigo Atxa bermeotarraren Eveliez filma egongo da ikusgai. Zuzendariak berak aurkeztuko du lana, eta making of-a be ikusi ahalko da. 58 minutuan, Eveliz-ek zonbien istoria d...
3.800 kilo antxoa lehorreratu zuten herenegun, Ondarroako Kalare Deuna Kofradiako bentan. Lau txalupen artean ekarri zituzten garauak, 12:00etatik 14:00etara, kopuru nahikoa eskasa. 38ko tamainakoa izan zen guztia, eta 8,34 eurotan saldu zen. Kanpaina ...