3,8 tona antxoa sartu dira azkan orduetan Ondarroako kofradiara
3.800 kilo antxoa lehorreratu zuten herenegun, Ondarroako Kalare Deuna Kofradiako bentan. Lau txalupen artean ekarri zituzten garauak, 12:00etatik 14:00etara, kopuru nahikoa eskasa. 38ko tamainakoa izan zen guztia, eta 8,34 eurotan saldu zen. Kanpaina ...
3.800 kilo antxoa lehorreratu zuten herenegun, Ondarroako Kalare Deuna Kofradiako bentan. Lau txalupen artean ekarri zituzten garauak, 12:00etatik 14:00etara, kopuru nahikoa eskasa. 38ko tamainakoa izan zen guztia, eta 8,34 eurotan saldu zen.
Kanpaina hasi zenetik ez da ia antxoarik sartu. Arrantzaleek ez dute garaurik topatzen, eta eguraldiak ez du laguntzen.