Autoa uztea galazo dute Markina-Xemeingo Aldaola kalean
Herriko zirkulazio norabideen azterketa egin ostean hartutako erabakiari jarraituz, lurrean marka horiak margotu eta etxebizitzen partera autoa uztea galazoten duten seinaleak jarri ditu aste honetan Aldaola kalean Markina-Xemeingo Udalak. Aldi berean,...
Herriko zirkulazio norabideen azterketa egin ostean hartutako erabakiari jarraituz, lurrean marka horiak margotu eta etxebizitzen partera autoa uztea galazoten duten seinaleak jarri ditu aste honetan Aldaola kalean Markina-Xemeingo Udalak. Aldi berean, debekatuta geratu da erreka partetik Atxondo kalerantzako norabidea hartzea. Martxoaren 9an egindako herri batzarrean jakitera emon zituen udalak aste honetan burututako aldaketak.