Udaleku ibiltarien gaineko batzarra deitu du Barnetegixe Hezkuntza Elkarteak gurasoentzat
14 urtetik 16 urtera arteko gazteentzako udaleku ibiltariak antolatu ditu Barnetegixe Hezkuntza Elkarteak, “gazteen arteko harremanak sortzeko” asmoagaz. Uztailaren 16tik 30era bitartean, Ondarroa-Altsasu-Ondarroa ibilbidea egingo dute gazt...
14 urtetik 16 urtera arteko gazteentzako udaleku ibiltariak antolatu ditu Barnetegixe Hezkuntza Elkarteak, “gazteen arteko harremanak sortzeko” asmoagaz. Uztailaren 16tik 30era bitartean, Ondarroa-Altsasu-Ondarroa ibilbidea egingo dute gazteek begiraleak lagun, mendirik mendi egin be. Egitekoak zehaztuta, udalekuen gaineko informazioa ezagutzera emongo diete elkartekideek gazteen gurasoei. Batzarra datorren eguaztenean egingo da, hilak 25, Kofradia Zaharreko lehen solairuan, 19:0etan.