‘Frankismoa Euskal Herrian’ liburua aurkeztuko dute Markina-xemeingo Uhagon kulturgunean
Ahaztuen Oroimena elkarteak antolatuta, Frankismoa Euskal Herrian, behin betiko konponbidea liburua aurkeztuko du Euskal Memoria Fundazioko lehendakari Iñaki Egañak zapatuan Uhagon kulturgunean. Liburuaren egileagaz gainera, Marcelo Usabiaga, Rosa Lu...
Ahaztuen Oroimena elkarteak antolatuta, Frankismoa Euskal Herrian, behin betiko konponbidea liburua aurkeztuko du Euskal Memoria Fundazioko lehendakari Iñaki Egañak zapatuan Uhagon kulturgunean. Liburuaren egileagaz gainera, Marcelo Usabiaga, Rosa Luxenburgoko batailoiagaz Markinaldeko Frentean miliziano egon zen ordiziarrak be parte hartuko du ekitaldian. 12:30etan hasiko da aurkezpena.
Liburuak kronologia bat eta 83 gehigarri ditu eta ia-ia mila orriko lana da hamasei kapitulutan banatuta. Trantsizio frankistatik erregimenaren eta oposizioaren birmoldaketara artekoa kontatzen ditu eta 2.000 argazki baino gehiago biltzen ditu.
Gonbidatu berezi gisa egongo da ekitaldian Marcelo Usabiaga. Ordizian 1916an jaiotako gizonak bete betean bizi izan zituen frankismoaren ondorioak. «Kartzelan egon zen 20 urtez eta atxiloketak, torturak eta jazarpena bizi izan zituen baina, bereziki, borrokalari sutsua da», azaldu dute Ahaztuen Oroimena elkartekoek.