Ibilaldi Neurtua egongo da domekan Markina-Xemein inguruetan zehar
Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta , 47. urtez jarraian, Ibilaldi Neurtua egingo da domekan Markina-Xemein inguruetan zehar. Aurten be, bi ibilbide prestatu dituzte adin guztietako jendeak parte hartu ahal izateko. Arkupe aurretik 07:30ean irteng...
Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta , 47. urtez jarraian, Ibilaldi Neurtua egingo da domekan Markina-Xemein inguruetan zehar. Aurten be, bi ibilbide prestatu dituzte adin guztietako jendeak parte hartu ahal izateko. Arkupe aurretik 07:30ean irtengo dira ibilbide luzea aukeratzen duten mendizaleak, eta 27 kilometroko ibilbidea egingo dute. Ibilbide laburreko parte hartzaileen irteera autobus geltokian izango da 09:30ean. Autobus txikietan joango dira milloi ganera eta han ekingo diote 10 kilometroko ibilbideari. Parte hartzeko ez dago aldez aurretik izenik emon beharrik. Domekan bertan, abiapuntuan bertan eman ahalko da izena, hau da, luzekoek Arkupean edukiko dute izena emoteko mahaia eta laburrekoek autobus geltokian. Betiko modura izena emotea doan izango da.