‘Nire nia baino ez dut’ sormen eta esperimentazio lana estreinatuko du Emakumeok Sortzen taldeak apirilaren 27an Lekeitioko zineman
KarKabia Kultur taldean sortu berri den Emakumeok Sortzen taldeak, Nire nia baino ez dut bere lehen sormen eta esperimentazio lana estreinatuko du datorren barikuan, apirilak 27, arratsaldeko 20:30etan, Lekeitioko zineman. 30 minutuko ikuskizun hau...
KarKabia Kultur taldean sortu berri den Emakumeok Sortzen taldeak, Nire nia baino ez dut bere lehen sormen eta esperimentazio lana estreinatuko du datorren barikuan, apirilak 27, arratsaldeko 20:30etan, Lekeitioko zineman. 30 minutuko ikuskizun hau 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta sarrera 4 eurokoa izango da. Lanak, Olatz Caminos Uriberen Bakarlekuko Bakarrizketak testua du abiapuntu eta Ikerne Mendieta Uskolak diseinatutako proiektua da, gero, sorkuntza kolektiboan ekoiztua, osatua eta zuzendua izan dena. Ikusizunak, kartzeletako giza eskubideen urraketa eta euskal preso politikoen eskubideen aldeko elkartasuna arte adierazpen diziplina anitzen bidez plazaratzea du helburu.