Udabarri kontzertua Lekeitioko Basilikan
Urtzi Iriondo zuzendariaren gidaritzapean Udaberri Kontzertua eskainiko dute zapatuan Lekeitioko Andra Mari Basilikan Lekitto Musika Bandak eta Banda Gazteak. Kontzertua 20:00etan hasiko da. Egitarau oparoa prestatu dute banda biek kontzerturako. Banda...
Urtzi Iriondo zuzendariaren gidaritzapean Udaberri Kontzertua eskainiko dute zapatuan Lekeitioko Andra Mari Basilikan Lekitto Musika Bandak eta Banda Gazteak. Kontzertua 20:00etan hasiko da. Egitarau oparoa prestatu dute banda biek kontzerturako. Banda gazteak Alan Silvestriren Forrest Gump Suite doinua eta Leroy Andersonen Buglers Holiday eskainiko ditu. Lekitto Musika Bandak bestalde, L’ Arlesienne, Eusko Irudiak, Braveheart-en musika eta St. Louis Blues March doinuak joko ditu.