Familiarteko giroan egin da ‘Eveliez’ filmearen emonaldia
Bideo emonaldiak hogei bat lagun alkartu zituen zapatu arratsaldean, Portuko Ranpan. Familiarteko giroan, eta aktoreak bertan zeudela ikusi zuten Iñigo Atxa bermeotarraren filmea, Eveliez. Emonaldiaren ostean, txitxarro janean, «gustura» egon ziren ...
Bideo emonaldiak hogei bat lagun alkartu zituen zapatu arratsaldean, Portuko Ranpan. Familiarteko giroan, eta aktoreak bertan zeudela ikusi zuten Iñigo Atxa bermeotarraren filmea, Eveliez. Emonaldiaren ostean, txitxarro janean, «gustura» egon ziren guztiak. Kultur eskaintza «barriaren» erantzuna ikusita, hilean behin-edo halako zerbait eskaintzeko asmoa erakutsi dute Portuko Ranpakoek, «beti be jendeak egiten dien eskakizunak» kontuan hartuta