Frankismo garaian bizi izandakoak ekarri zituzten gogora Iñaki Egañak eta Marcelo Usabiagak Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean
Iñaki Egaña Euskal Memoria Fundazioko lehendakariak eta frankismoaren ondorioak bete betean bizi izan zituen Marcelo Usabiagak, Frankismo garaian bizi izandakoak kontatu zituzten, zapatuan, Uhagon kulturgunean. Frankismoa Euskal Herrian, behin betiko...
Iñaki Egaña Euskal Memoria Fundazioko lehendakariak eta frankismoaren ondorioak bete betean bizi izan zituen Marcelo Usabiagak, Frankismo garaian bizi izandakoak kontatu zituzten, zapatuan, Uhagon kulturgunean. Frankismoa Euskal Herrian, behin betiko konponbidea liburua aurkeztu zuen Egañak eta bere bizipenak gogoratu zituen Usabiagak Ahaztuen Oroimena elkarteak antolatutako ekitaldian. Areto guztia bete zuten entzuleek.