Urzabal Guraso Elkarteak 18 urte bitarteko herritarren sormena beharrean jarri nahi du. Ipuin lehiaketa antolatu dute. Gaia librea da. Adinaren araberako banaketa egin dute eta aurkeztu beharreko beharrak be ezberdindu. LH1 eta 2ko ikasleek txantiloi bereziak erabiliko dituzte. Txantiloi horiek Urregarai eskolan eskuratuko dituzte. LH3tik gorakoek ipuinak ordenagailuz idatzi beharko dituzte. Behar guztiak barikurako prest egon behar dute. Ipuinak e-postaz bidali beharko dira: garbiarg@euskaltel.net
Peru Abarka album lehiaketako 2012ko saria emon barik uztea erabaki du epaimahaiak. Lau lan besterik ez dira aurkeztu aurten Markina-Xemeingo Udalak eta Herri Bibliotekak elkarlanean antolatzen duten lehiaketara, Narrazio Laburren lehiaketa 2005ean mar...
Gaur arratsaldean egitekoa zen euskara batzordearen bilera bertan behera geratu da, familiako gorabehera bat tarteko batzordeburuak ezin duelako bileran egon. Batzar eguna ahalin eta arinen zehaztuko dutela jakin eragin dute.
Andra Mari jaietako kartel lehiaketa martxan dago. Lanak udal erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, ekainaren 18a orduko. 500 euroko sari bakarra egongo da irabazlearentzat.
Gomaespumasko Txotxongiloak egiten ikasteko ikastaroa egongo da maiatzaren 8, 9 eta 10ean kultur etxeko txitxintokian. Dejabu panpin laborategiko irakasle birek emango dute ikastaroa eta 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Izen emotea kultur etxeko bul...
Bideo emonaldiak hogei bat lagun alkartu zituen zapatu arratsaldean, Portuko Ranpan. Familiarteko giroan, eta aktoreak bertan zeudela ikusi zuten Iñigo Atxa bermeotarraren filmea, Eveliez. Emonaldiaren ostean, txitxarro janean, «gustura» egon ziren ...
Zer egin dezakegu euskal langileok bizi dugun egoerari buelta emoteko? hitzaldia emongo du LAB sindikatuak eguenean, Lekeition eta Ondarroan. 19:00etan hasiko dira hitzaldiak, Eusebio Erkiaga kultur etxean eta Kofradia Zaharrean, hurrenez hurren. Krisi...
Puerto I kartzelaraino eroan zuten zapatu goizean Isidro Garalde Mamarru preso politiko ondarrutarraren askatasun eskaria. 30 lagunek egin zuten bat Ein Daigun Bidi ekimenak egindako deiagaz. Barikuan 21:00etan atera ziren Itsasaurretik, eta hamabi orduan ailegatu ziren espetxe aurrera, «oztopo barik». Bolanderekin hasi ziren elkartasun ekimenak, 10:00etan. Ikurrinek eta txalaparta zein txistuen doinuek hartu zituzten kartzelaren inguruak. 12:00ak arte egon ziren bertan. Ordu bian kartzelaren bueltan ibili eta gero, Puerto de Santa Mariarako (Cadiz, Espainia) bidea hartu zuten elkartasun martxara joandakoek. Herritarrekin bat, Ondarroako udaleko ordezkari bi be joan ziren Puerto I-era. Azkan asteetan espetxeko zuzendariagaz bilera egiteko gestioak egin arren, udal ordezkariek ez zuten eduki zuzendariarekin batzartzerik. «Asko kostata», joan den astean lortu zuten beragaz telefonotik berba egitea. Puerto I-eko zuzendariak argi laga zien orduan, ez zituela bere bulegoan hartuko, Garalderen askatasunaren erabakia ez zegokiolako berari. «Horrelako erabakietan eragiteko eskumenik ez duela esan zigun, eta horregatik, ez zuela beharrezkoa ikusten gugaz batzea». Hori horrela, ez joateko aholkatu zien zuzendariak udaleko ordezkariei, «zapatuan ez zela kartzelan egon be egingo» gaineratuz. Zapatuan, 12:30ean eduki zuten Garalderen senideek bisita. «Bolanderak-eta entzun ditu», zioen bere arrebak bisitaren ostean. «Berarentzat asko esan nahi du horrelako ekimen batek, oso garrantzitsua da. Dan-danei eskerrak emoteko esan digu». [...]
Mutrikuarrei atez atekoaz daukaten iritzia eskatu behar zaiela iritzi dio Berdeak-Independienteak udal taldeak. Taldearen ustez, herri galdeketa batek Mutrikuko Udalaren erabakia legezta dezake, bai eta “babestu” ere. Atez atekoaren filosof...