Puerto I kartzelaren aurrean eskatu ahal izan dute Garalderen askatasuna
Puerto I kartzelaraino eroan zuten zapatu goizean Isidro Garalde Mamarru preso politiko ondarrutarraren askatasun eskaria. 30 lagunek egin zuten bat Ein Daigun Bidi ekimenak egindako deiagaz. Barikuan 21:00etan atera ziren Itsasaurretik, eta hamabi orduan ailegatu ziren espetxe aurrera, «oztopo barik». Bolanderekin hasi ziren elkartasun ekimenak, 10:00etan. Ikurrinek eta txalaparta zein txistuen doinuek hartu zituzten kartzelaren inguruak. 12:00ak arte egon ziren bertan. Ordu bian kartzelaren bueltan ibili eta gero, Puerto de Santa Mariarako (Cadiz, Espainia) bidea hartu zuten elkartasun martxara joandakoek. Herritarrekin bat, Ondarroako udaleko ordezkari bi be joan ziren Puerto I-era. Azkan asteetan espetxeko zuzendariagaz bilera egiteko gestioak egin arren, udal ordezkariek ez zuten eduki zuzendariarekin batzartzerik. «Asko kostata», joan den astean lortu zuten beragaz telefonotik berba egitea. Puerto I-eko zuzendariak argi laga zien orduan, ez zituela bere bulegoan hartuko, Garalderen askatasunaren erabakia ez zegokiolako berari. «Horrelako erabakietan eragiteko eskumenik ez duela esan zigun, eta horregatik, ez zuela beharrezkoa ikusten gugaz batzea». Hori horrela, ez joateko aholkatu zien zuzendariak udaleko ordezkariei, «zapatuan ez zela kartzelan egon be egingo» gaineratuz. Zapatuan, 12:30ean eduki zuten Garalderen senideek bisita. «Bolanderak-eta entzun ditu», zioen bere arrebak bisitaren ostean. «Berarentzat asko esan nahi du horrelako ekimen batek, oso garrantzitsua da. Dan-danei eskerrak emoteko esan digu». [...]
Puerto I kartzelaraino eroan zuten zapatu goizean Isidro Garalde Mamarru preso politiko ondarrutarraren askatasun eskaria. 30 lagunek egin zuten bat Ein Daigun Bidi ekimenak egindako deiagaz.
Barikuan 21:00etan atera ziren Itsasaurretik, eta hamabi orduan ailegatu ziren espetxe aurrera, «oztopo barik».
Bolanderekin hasi ziren elkartasun ekimenak, 10:00etan. Ikurrinek eta txalaparta zein txistuen doinuek hartu zituzten kartzelaren inguruak. 12:00ak arte egon ziren bertan.
Ordu bian kartzelaren bueltan ibili eta gero, Puerto de Santa Mariarako (Cadiz, Espainia) bidea hartu zuten elkartasun martxara joandakoek.
Herritarrekin bat, Ondarroako udaleko ordezkari bi be joan ziren Puerto I-era. Azkan asteetan espetxeko zuzendariagaz bilera egiteko gestioak egin arren, udal ordezkariek ez zuten eduki zuzendariarekin batzartzerik. «Asko kostata», joan den astean lortu zuten beragaz telefonotik berba egitea. Puerto I-eko zuzendariak argi laga zien orduan, ez zituela bere bulegoan hartuko, Garalderen askatasunaren erabakia ez zegokiolako berari. «Horrelako erabakietan eragiteko eskumenik ez duela esan zigun, eta horregatik, ez zuela beharrezkoa ikusten gugaz batzea». Hori horrela, ez joateko aholkatu zien zuzendariak udaleko ordezkariei, «zapatuan ez zela kartzelan egon be egingo» gaineratuz.
Zapatuan, 12:30ean eduki zuten Garalderen senideek bisita. «Bolanderak-eta entzun ditu», zioen bere arrebak bisitaren ostean. «Berarentzat asko esan nahi du horrelako ekimen batek, oso garrantzitsua da. Dan-danei eskerrak emoteko esan digu».
Parot dotrinaren aurkako kanpainaren hurrengo ekimena etzi izango da, Kofradia Zaharrean, 19:00etan hasita: Jaiki Hadi mediku elkarteko Oihana Barrios psikologoak emongo du hitzaldia.