Berriatuko Udalak biztanleko hiru euroko laguntza emongo dio Hitzari
Bertoko albisteak euskaraz eskaintze dituen komunikabide bakarra izatea da Berriatuao Udalak Hitza diruz laguntzeko hartutako erabakiaren zergatia. Alkatearen esanetan, herritarrek gustura hartzen duten produktu bat da, gainera. “Busturialdeagaz batu denetik espazioa galdu du Lea-Artibaik. Halan da be, eskualdean erreferentziazkoa izaten jarraitzen duelakoan gaude. Gainera, laguntzarik jaso ezean, ez dugu inoiz lortuko Hitza eskualdeak behar duen espazioa emoteko moduan egoterik”.
Hitzak eta Berriatuko Udalak sinatutako hitzarmenenari esker, udalak herrian harpidedunak gehitzeko kanpainan parte hartuko du. Izan be, krisiak Hitzan be gogor jo du, eta harpidedun barrien beharra du bizirauteko. nagusia. “Harpidedunen babesaren faltan egunkaria desagertzeko arriskua handia da”, diote Hitzatik.
Udalari esker, Berriatuko herriguneko etxebizitzetan Hitza doan jasoko dute 15 egunez. Eta maiatzaren 11 baina lehen 902 82 02 01 telefonora deitzen duten lehen 20 berriatuarrek Hitza doan jasoko dute se hilabetez. “Helburua ahalik eta harpidedun gehien egitea da. Gaur egun 58 harpide ditugu Berriatuan eta kopuru hori gehitzeko aukera asko emoten dituen herria delakoan gaude, dituen ezaugarriengatik”, aitatu dute Hitzatik.
ZERGATIK HARPIDETU?
– Berriatuko eta inguruko informazioa jasoko duzulako
– Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZA buzoian jasoko duzulako (goizeko 09:00etatik –13:00etara)
– Promozioetan abantaila bereziez gozatzeko aukera izango duzulako.
– Harpidedunen txokoaren zozketetan parte hartu ahal izango duzulako