Emakumeen topalekua izango da Kofradia Zaharra bariku-zapatuan, jardunaldian
Emakumeen Topalekua jardunaldia eroango da aurrera barikaun eta zapatuan, Ondarroan, Kofradia Zaharrean, Emakumeen udal berdintasun kontseiluaren eskutik. Parte hartze prozesu bat zabalduta, Emakumeen Topalekuari buruz gogoeta egiteko gunea izango da, ...
Emakumeen Topalekua jardunaldia eroango da aurrera barikaun eta zapatuan, Ondarroan, Kofradia Zaharrean, Emakumeen udal berdintasun kontseiluaren eskutik. Parte hartze prozesu bat zabalduta, Emakumeen Topalekuari buruz gogoeta egiteko gunea izango da, beti be herrira egokituta. Barikuan hitzaldiak egongo dira 17:30etik 20:00etara bitartean, eta zapatuan, mahai-ingurua egingo da 10:30ean hasita. Animatu eta parte hartzeko deia egin die Berdintasun Kontseiluak emakume guztiei.